sábado, 24 de enero de 2009

2.- sarrera

Industria munduan enpresa batek, demagun A, produktu berri bat ateratzean pentsatzen duenean, hasierako prototipoa beste enpresa bati, demagun B, enkargatzen dio. Behin prototipoa eskuetan duenean, A enpresak, bere makinaria eta sistema egokitzen du produktu berri hori ateratzeko.
A enpresak B enpresari azaltzen dio zer nahi duen zehazki, baina askotan aldaketak egon behar izaten dira fisikoki produktua merkatura ateratzeko posible izan dadin.
Guk lan egiteko era hau gelara eramatera goaz. Gure bi enpresa gelako bi talde izango dira, baina fisikoki distantzia batera, herri desberdinetan egongo dira, ikastetxe desberdinetan. Hasierako enpresak (taldeak) sortu dituzue, baina izenak aldatu beharko dituzue, ez zarete A eta B izango baizik "***-A" (Arrasate) eta "***-B" (Bergara).
Behin izena adoztutakoan zuen aurkezpena egin behar duzue

JARDUERA (egin beharrekoa)

Talde biak sarearen bidez (korreo elektronikoa, bideo konferentzia e.a .) harremanetan jarri, izen bat adostu eta blog honetan zuen aurkezpena egin.

1.- Ongi Etorri

Ongi etorriak Teknologia Lankidetzan gunera. Gune hau Bergarako Ipintza, Eibarko Mogel Isasi eta Arrasateko Institutuko DBH 4. mailako teknologia ko ikasleei zuzenduta dago.
Proiektu hau elkarrekin egiteko argibideak eman eta jarduera asko gune honetan egingo dira.