miércoles, 6 de mayo de 2009

Tenperatura sentsorea nola egin duzue?

Argiaren zirkuituan LDRa 1 K-tako NTC bategatik ordezkatuz, batzutan lortzen dugu errelea konektatu eta deskonektatzea, baina, denbora pasa ahala NTCa korrontearekin berotzen da eta dena pikutara doa.

Lortu al duzue zirkuitu fidagarri bat?

martes, 21 de abril de 2009

Negutegiaren sabaiaren zirkuitu elektrikoa

Hemen dihoakizue sabaia ireki eta ixteko erabili behar dugun zirkuitu elektrikoa.


Zabalerako eta itxierako bide amaierak sabaia itxi edo irekitzen denean topera heltzerakoan, motorea ireki eta led argi bat piztuko dute: gorria itxita dagoenean eta berdea irekita dagoenean.

180 ohmetako erresistoreak leden intentsitatea mugatzeko dira.

Argiaren sentsorearen zirkuitu elektronikoa

Trantsistore eta potentziometro desberdinekin frogatu ondoren ondo funtzionatzen duen zirkuitua ondokoa da:











Darlingtonarekin (C875) frogatu dugu, baino, ez dugu lortu.

BC548 trantsistorea eta 100 ohmetako potentziometroarekin ere oso ondo doa.

viernes, 6 de marzo de 2009

Taldeen osaketa

Ikusita taldeen zenbakiak, Bergara-Arrasate lan taldeak horrela geratuko lirateke:

Bergarako 1. taldea: Ion Madariaga, Andoni Zabalo
Arrasateko 1. taldea: Iker Senar, Iñaki Velasco, Unai Vela

Bergarako 2. taldea: Yokin Osa, Ander Franco, Jonathan Lozano
Arrasateko 2. taldea: Iker Langarica, Mikel Durán, Maria Hernández

Bergarako 3. taldea: Amy Kerkhof, Peio Alfaro, Ibon Uncetabarrenechea
Arrasateko 3. taldea: Juan Sánchez, Lander Roteta, Asier Murguzur

Bergarako 4. taldea: Kepa Etxaniz, Andoni Narvaez, Iñigo Iparragirre
Arrasateko 4. taldea: Ion Cavia, Rafa Cordero, Ander Aspe

martes, 10 de febrero de 2009

TALDEAREN IZENA ADOSTU

Egin beharrekoa:

1. Blogger-en kontua sortu, eranskinak sartu ahal izateko.

2. "comentarios"-en klik egin eta izenen proposamenak bota adostasun batera heldu arte.

lunes, 9 de febrero de 2009

5.Bergarako taldea

Gure taldeak hauek dira:

1. taldea:
- Ion Madariaga.
- Andoni Zabalo.

2. taldea:
- Yokin Osa.
- Ander Franco.
- Jonathan Lozano.

3. taldea:
- Amy Kerkhof.
- Peio Alfaro.
- Ibon Uncetabarrenechea.

4. taldea:
- Kepa Etxaniz.
- Andoni Narvaez.
- Iñigo Iparragirre.

viernes, 6 de febrero de 2009

PROIEKTUAREN IDEIA DEFINITU


Zuek sortutako enpresak ez dira errealak baina proiektuak edo produktua bai izango direla errealak. Automatizazio arloko enpresa bat zarete eta negutegi automatikoa eraikiko duzue.
Kontrolatzera zoaztena da:
a) negutegiko estalkiaren irekiera, argitasunaren arabera
b) negutegiko beroketa haizegailuak martxan ipiniz, tenperaturaren arabera.

Kontrola bi modutan egin behar duzue:
1. Kontrol elektronikoa
1. ordenagailuzko kontrola (picaxe)

JARDUERA (egin beharrekoa)
Hasiera batean negutegia diseinatu beharko duzue. Kontuan eduki behar da estalkia mugikorra izan behar dela, horretarako transmisio sistema egokia aukeratu behar duzue, eta negutegi barruan haizegailua eta dagokion plaka elektronikoa sartu behar direla
Negutegiaren neurri maximoak dira:
300*200 mm2 (azalera)
200 mm (altuera)

ARRASATEKO TALDEAK

1. TALDEA
Iker Senar; Iñaki Velasco; Unai Vela

2. TALDEA
Iker Langarika; Maria Hernandez; Mikel Duran

3. TALDEA
Juan Sanchez; Lander Roteta; Asier Murguzur

4. TALDEA
Ion Cavia; Rafael Cordero; Ander Aspe

sábado, 24 de enero de 2009

2.- sarrera

Industria munduan enpresa batek, demagun A, produktu berri bat ateratzean pentsatzen duenean, hasierako prototipoa beste enpresa bati, demagun B, enkargatzen dio. Behin prototipoa eskuetan duenean, A enpresak, bere makinaria eta sistema egokitzen du produktu berri hori ateratzeko.
A enpresak B enpresari azaltzen dio zer nahi duen zehazki, baina askotan aldaketak egon behar izaten dira fisikoki produktua merkatura ateratzeko posible izan dadin.
Guk lan egiteko era hau gelara eramatera goaz. Gure bi enpresa gelako bi talde izango dira, baina fisikoki distantzia batera, herri desberdinetan egongo dira, ikastetxe desberdinetan. Hasierako enpresak (taldeak) sortu dituzue, baina izenak aldatu beharko dituzue, ez zarete A eta B izango baizik "***-A" (Arrasate) eta "***-B" (Bergara).
Behin izena adoztutakoan zuen aurkezpena egin behar duzue

JARDUERA (egin beharrekoa)

Talde biak sarearen bidez (korreo elektronikoa, bideo konferentzia e.a .) harremanetan jarri, izen bat adostu eta blog honetan zuen aurkezpena egin.

1.- Ongi Etorri

Ongi etorriak Teknologia Lankidetzan gunera. Gune hau Bergarako Ipintza, Eibarko Mogel Isasi eta Arrasateko Institutuko DBH 4. mailako teknologia ko ikasleei zuzenduta dago.
Proiektu hau elkarrekin egiteko argibideak eman eta jarduera asko gune honetan egingo dira.